Soraluzeko berriak Euskadi Irratiaren bitartez ere emango ditu Pil-pileanek

plaentxia_com 2013ko urr. 2a, 19:30

Euskadi Irratiak eta TOKIKOM euskarazko tokiko komunikabideen bateraguneak gaur bertan sinatu dute lankidetza hitzarmena. Irratsaioa astelehen arratsaldetan izango da, 18:30etik 19:00etara (Soraluze urriaren 28an). Irudia: EITBko irratietako zuzendaria eta Tokikomeko presidentea.

Euskadi Irratiaren izenean Odile Kruzeta EiTBko irratietako zuzendari-koordinatzaileak eta TOKIKOM ordezkatuz Mikel Irizar presidenteak izenpetu dute ituna.

{mosimage}

Bi aldeek atsegin handiz hartu duten lankidetzaren asmoa, euskal esparru komunikatiboa garatzea eta trinkotzea da, hitzarmenak biltzen duenez, "Euskararen normalizazioa bultzatuta, herritarren arteko bizikidetzari mesede egiten zaiolakoan”. Euskadi Irratiko eta Tokikomeko arduradunek adierazi dute, gainera, “interes komun horren alde lankidetzan aritzeko borondatea dutela, aldian aldiko formula egokienak bilatuko dituztelarik".

{mosimage}

'Mezularia' irratsaioan tokiko informazioa

 

Elkar lan honetan lehen urrats bat eman dute dagoeneko: Euskadi Irratiko arratsaldeetako 'Mezularia' albistegian TOKIKOMen biltzen diren hedabideetako kazetariekin, astean behin, herrietako informazioa jorratzen da.


Ainhoa Etxebestek gidatzen duen 'Mezularia'n astelehenetan eskaintzen da mahai-ingurua eta TOKIKOMeko bazkide diren irratietan eta agerkari digitaletan ere hedatuko da.