Barixaku honetan hasi eta Gaztañerre bitartean
fandango eta arin-arina ikasteko aukera egongo da, barixakuoro arratsaldeko
19:30etik 21:00ra bitartean, goiko eskolako aretoan. Klaseak oinarri-oinarritik
abiatuko dira, hortaz, dantza taldeko kideek jende berria animatu nahi dute
euskal dantzak ikastera “ikastaroa jende guztiari dago
zuzendua, bai zerotik hasten direnentzat, trebatu nahi dutenentzat eta baita
besterik gabe gurekin denbora on bat pasa nahi dutenentzat ere”.
Izen
ematea entseguetan
Ikastaroan izena eman nahi
dutenek entsegu orduan dute horretarako aukera, baita urratsdantza@gmail.com
helbidean ere.