{mosimage}Atzo goizean hasi zen Herrira, euskal presoen eskubideen aldeko mugimenduaren kontrako operazio polizialaren harira, Herri Bilgunea deitu du Soraluzeko Herrirak biharko. Arratsaldeko 19:00etan Plaza Barrixan elkartu eta datozen egunotan herrian burutuko diren mobilizazioak adostuko dituzte bertan. Bestalde, herritarrei “herri babesa erakutsi “eta “Herriraren logoa daramaten zapiak etxeko leiho eta balkoietan eskegitzeko” eskatu nahi diete. Zapiok bihar (eguaztena) eta barixakuan jarriko dituzte salgai. Zapatuan Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusa antolatuko dutela ere iragarri dute.