Kadeteek 3 puntuak eskuratu dituzte Urkiren aurkako norgehiagokan

plaentxia_com 2013ko urr. 1a, 09:30
Kadete Mutilen taldeak 2-1 irabazi dio Urki taldeari eta jasotako hiru puntuei esker sailkapenean bigarren da. Erregional Preferenteak ere Tolosako taldea mendean hartzea lortu zuen, 2-1eko emaitzaz. Gainontzeko taldeek galdu egin dute. Irudian, Mutilen Kadete Taldea

 

ERREGIONAL PREFERENTEAK txukun ekin dio Liga jokatzeari eta Ezoziko azken neurketan Tolosa garaitu zuen, 2-1eko emaitzaz. Datorren asteburuan Oriokoren zelaian neurtu beharko dituzte indarrak. Sora bosgarrena da zerrendan 4 punturekin, Hamaikak Bat dago lidertzan 6 puntu batuta.

ERREGIONALAK Bergara hartu zuen Ezozin eta askogatik galdu zuen, 1-4. Soraren alde esatea, Bergara taldeko buru dela 6 puntu batuta. Herriko hamaikakoa berriz bosgarrena da sailkapenean, 3 punturekin. Datorren asteburuan Eibartarrak-en zelaian lehiatuko dira.  

JUBENILEK 3-0 galdu dute Zestoaren zelaian. Oraindik puntuen markagailua estreinatu gabe  dute eta hortaz, Ikasberriren aurretik azkenaurrenak dira sailkapenean. Datorren jardunaldian etxeanneurtuko dituzte indarrak, Urki taldearen kontra.

MUTILEN KADETE TALDEAK 2-1 Urkiri irabazi eta hiru puntuak poltsikoratu ditu. Hauei esker Burumendiren atzetik bigarren sailkatu da. Datorren asteburuan Aurrera taldearen zelaian jokatuko dute.

KADETE NESKEN TALDEAK ez zuen Mondragon mendean hartzerik izan eta 3-0 galdu zuen Arrasaten jokatutako norgehiagoka. Punturik gabe azkenak dira sailkapenean. Datorren asteburuan zerrendako bigarrena den Anaitasuna hartuko dute Ezozin.

 

Etxeberria-Gallastegi palan nagusi

Etxeberria eta Gallastegi palariek Gipuzkoako Pala Txapelketan lehen garaipena lortu dute asteburuan. Urnietarren kontra lehiatu dira eta 25-3 irabazi diete. Ainara Mugak eta Amaia  Ariznabarretak zarauztarrak izan dituzte aurkari eta galdu egin dute, 30-15. Datorren barixakuan Aranen neurtuko dituzte indarrak Orioko ordezkarien kontra.

Atxotegi – Irureta pelotan garaile

Nahasia izan da asteburua herriko pilotarientzat. Larreategi – Kortabarria bikoteak Zaldibin jokatu zuen eta gutxigatik bada ere galdu egin zuten (22-17). Tajuelo-Fernandez Kadeteak Oñatiarren kontra neurtu dituzte indarrak baina ezin izan diete mendean hartu eta 22-12 galdu dute. Aldape eskuz banakakoan lehiatu zen eta Añorgakoari 22-18 irabazi zion. Atxotegi – Irureta bikotea ere oso fin aritu da asteburuan eta 22-6 irabazi diete Eibarko bikoteari. Jubenil mailan lehiatzen diharduen Santamariak 16-22 irabazi zion Zegamako ordezkariari.