Herriko pelotari eta palariek ekin diote Gipuzkoako txapelketa jokatzeari eta asteburuan, maila guztietako norgehiagokak izango dira zaletuen gozagarri. Larreategi – Kortaberria bikoteak Zaldibin jokatuko du gaur, 19:00etan Gailurrerantz taldeko ordezkarien kontra. Tajuelo-Fernandez Kedete mailako bikotea aldiz, 20:00etan lehiatuko da Oñatiko Aloña Mendi taldeko ordezkarien kontra.
Zapatuan
Aranen, Zegaman eta Orion
Etxean jokatzeko eta euren maila erakusteko aukera izango dute Atxotegik eta Iruretak, baita banakakoan Aldapek ere. Palan berriz, Etxeberria eta Gallastegi urnietarren kontra lehiatuko dira. Aipatu norgehiagokak goizeko 10:00etan hasiko dira Arane kiroldegian. Zapaturako du hitzordua Santamaria Jubenilak ere, Zegamako pelotalekuan arituko da goizeko 11:00etatik aurrera Tartaloetxe taldeko ordezkariaren kontra. Emakumeen Gipuzkoako Pala txapelketan lehiatzen diharduten Ainara Mugak eta Amaia Ariznabarretak berriz, zarauztarrak izango dituzte aurkari, Orion jokatuko duten partidan.
Karteldegia:
BARIXAKUAN
19:00etan, Zaldibin pelotan
Larreategi-Kortaberria
Gailurrerantz
20:00etan, Oñatin pelotan
Tajuelo – Fernandez
Aloña Mendi
ZAPATUAN
10:00etan, Aranen palan gizonezkoetan
Etxeberria – Gallastegi
Urnieta
10:00etan, Aranen pelotan
Atxotegi – Irureta
Eibarko ordezkariak
10:00etan, Aranen pelotan
Aldape
Añorgako ordezkaria
11:00etan, Orion palan emakumezkoetan
Muga – Ariznabarreta
Zarautz
11:00etan, Zegaman pelotan
Santamaria
Tartaloetxeko ordezkaria