Zela definituko zenukete TopaEguna?
Euskararen lurraldeko euskaltzale guztien eguna izango da, eta baita herriko euskaltzaleona ere. Bestelako ezberdintasunen gainetik, euskararekiko eta euskal kulturarekiko zaletasunak batzen gaitu. Egun horretan euskararen ametsa eraikitzen jarraitzeko ilusioa transmitituko diogu elkarri.
Zergatik Soraluzen?
Herria baino gehiago bailara da aukeratu dena. Deba bailarak (Debagoienak eta Debabarrenak) beti izan du garrantzia handia euskara elkarteen mugimenduan. Batetik, lehen elkarteak bailara honetan sortu zirelako, eta gerora ere erreferentzia izan direlako hainbat arloren garapenean; toki hedabideak, aisialdia...
Emaiozu balorea da aukeratutako lema.
Euskara elkarteetatik urte osoan zehar egiten dugun lanari duen balorea ematea da helburu nagusienetako bat. Konturatu behar dugu zeregin zentrala dugula gure hiztun komunitatea antolatu eta sendotzerako orduan.
Herritarrendako mezuren bat?
Pil-pileanek urte asko daramatza herrian euskaltzaletasuna bultzatzen eta egun garrantzitsua izango da elkartea osatzen dugu euskaltzale guztiondako. Herritar guztiei dei egin nahi diegu TopaEgunean parte hartzera. Jai egun ederra izango da.