ERREGIONAL PREFERENTEAK Liga nahiko txukun hasi du eta Ikasberri taldea mendean hartzerik izan ez badu ere, bana (1-1) berdindu du azpeitiarren zelaian. Preferenteen Ligan hamazazpi taldek dihardute lehian eta Sora puntu bakarrarekin zazpigarren postuan kokatu da. Datorren asteburuan Tolosaren kontra neurtu beharko dituzte indarrak, Ezozin.
ERREGIONALAK gogotsu ekin dio denboraldi berriari eta horren adibide da asteburuko emaitza; 1-3 irabazi zuen Arizmendiren zelaian. Bigarrena da zerrendan, 3 puntu batuta. Datorren asteburuan Bergarako taldea hartuko du Ezozin.
JUBENILAK 1-5 galdu zuen Burumendiren aurka eta punturik gabe seigarrenak dira zerrendan. Datorren jardunaldian Zestoaren zelaian arituko dira.
KADETE MUTILEN TALDEAK ere 3-0 galdu zuen Ligako lehen norgehiagoka Burumendi mutrikuarren kontra. Seigarren postuan kokatu dira zerrendan, 0 puntu batuta. Datorren asteburuan Urki hartuko dute Ezozin.
KADETE NESKEN TALDEAK, bere aldetik, datorren asteburuan jokatuko du denboraldiko lehen norgehiagoka Arrasateren zelaian.
Astebutu
petrala frontoian
Pelota taldeak asteburuan ekin dio Gipuzkoako Txapelketa jokatzeari. Binakakoan Larreategi – Kortaberria Jubenil bikoteak 22-8 irabazi zion Eibarko bikoteari; Nagusien Mailan berriz, Andreuk eta Aldapek 22-16 galdu zuten azpeitiarren kontra. Banakakoan Gorka Santamaria lehiatu zen eta oso ondo gainera, 22-14 irabazi zion Aurrerako ordezkariari.
Palan aldeko emaitzarik ez
Estreinakoz lehiatu dira Gipuzkoako Pala Txapelketan Soraluzeko ordezkariak. Asteburu petrala izan dute eta emaitzak ez dira nahi beste onak izan. Emakumezkoetan Ainara Muga eta Amaia Ariznabarreta arituko dira eta lehenengo norgehiagokan 24-14 galdu zuten Hernaniren kontra. Lehen fasean bi partida dituzte aurretik, hilaren 28an Zarautzen eta urriaren 6an Soraluzen, Oriko bikotearen kontra. Gizonezkoetan berriz, Joseba Etxeberriak eta Jon Gallastegik ordezkatuko dute Soraluzeko Pala Taldea. Lehen faseko aurreneko partidan 25-14 galdu zuten Pasaian.