Domekarako bisita gidatua antolatu dute Dolmenen ibilbidean zehar

plaentxia_com 2013ko ira. 18a, 09:30

Karakate-Irukurutzeta mendilerroan aurkitzen diren dolmen eta trikuharriak ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute domekarako Debegesak eta Debanatura Elkarteak. Goizeko 10:00etan Karakateko aparkalekutik abiatu eta hiru orduko ibilbidea egingo dute. Izena aurrez eman behar da, 943 191172 telefonora deituta. Bisitaren prezioa 12 eurotakoa da, umeen sarrera dohainik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.