Konpainia profesional biren
antzezlanak programatu ditu udalak datozen hilabeteotarako. Urriaren 11n Hil arte bizi antzezlana eskainiko du
Txalo konpainiak eta azaroaren 22an Hitzak
antzezlana Hika konpainiak.
Maitasuna eta gorrotoa aurrez aurre
Lehenengo emanaldiak, Hil arte bizi, adiskidetasunaren mugen inguruan egiten du hausnarketa. “Heriotzaz hitz egiten duen komedia eta adiskidetasunaz jardungo den tragedia da; bizitzeko gogoaz ari den tragikomedia hain zuzen ere”.
{mosimage}Hitzak emankizunak aldiz, adin ezberdinetako hiru emakumeren istorioa kontatzen du: “emakume gaztea, maite duen gizonarekin ezkondu berria, zorionaren ispilu. Emakume heldua, maite zuen gizonarekin aspaldi ezkondua, gatazka etengabean, zorigaitzaren ispilu. Emakume zaharra, gizonik maite izan ote duen ahaztuta, zoramenaren ispilu, baina ispiluaren atzean aske eta zoriontsu izan litekeela jakitun”. Irudian: Hitzak emanaldiko ezena bat
Bi emankizunak 20:30ean hasiko dira eta sarrerak 5 eurotan jarriko dira salgai.
Antzerki eta gorputz adierazpen tailerra umeentzat
Udaleko Kultura Sailak, Zurrumurru
antzerki-taldearekin batera, haurrentzako antzerki eta gorputz-adierazpen
tailerra antolatu du bigarren ikasturtez. Tailerra lehen hezkuntzako 3, 4, 5
eta 6. mailako ikasleei dago zuzenduta eta urritik ekainera bitartean egingo
da, Zinean. Tailerraren helburua haurrek irudimena eta sormena lantzea da,
beren gorputza erabiliz eta jolasa oinarri hartuta. Ikastarorako izenematea
ikastetxean egin behar da irailaren 20a baino lehen. Ondoren interesa agertu
dutenekin bilera egingo da tailerra zein egun eta ordutan emango den
erabakitzeko.