“Errepublika garaian herria nolakoa zen, erreketeen sarrera 1936ko irailaren 22an, herritarren ihesa Bizkai aldera eta herbestera, Durango eta Gernikako bonbardaketak, herriko atxiloketa, fusilamendu eta jazarpenak...” gertaera horiek eta gehiago kontatzen dituzte dokumentalean agertzen diren pertsonen testigantzek. Gerra garaiko gertaerak aztertzen dituen Soraluze 1936 lan taldekoen esanetan, “herrian 1936ko gerran gertatu zenaren berri jakiten jarraitu nahi duenarendako aukera ona izango da”.
{mosimage}