Atzo
arratsaldean “Pentsioak ukitzen duenak ez dauka nire botoa” lemapean
elkarretaratzea egin zuten herriko 100 jubilatu inguruk. Pentsio duinak aldarrikatzeko batu ziren,
aurretik zuten soldataren %80a kobratzea exijitzen dute. Hemendik aurrera “erretiratuen
ordainak ukitzen dituen alderdiak ez duela jubilatuen botorik jasoko” ohartarazi
dute. Irudian: Atzoko elkarretaratzea