"Ezkerreko independentisten sektore bat oso kritikoa da Via Catalanekin" Gotzon Elizburu

plaentxia_com 2013ko ira. 12a, 19:41

Gotzon Elizburu soraluzetarra Katalunian da. Atzo Diadako hainbat ekitalditan parte hartu zuen ERNAIko kide moduan. Diskurtso ofizialarekiko kritikoa den mezua nabarmendu nahi izan digu. Irudia: Gotzon Diadako ekitaldi batean.

 

Gotzonek Ernaiko beste kide batekin batera parte hartu Diadako ekitaldietan. Esquerra Independentistak eta Arran gazte antolakunde “independentista, sozialista ta feministak” antolatutako hainbat ekitalditan parte hartu dute.

{mosimage}

Ikuspegi kritikoa

Gotzonek adierazi digunez, Esquerra Independentistak atzo ANCek antolatu zuen giza katean parte hartu zuen baina era berean bere ekitaldiak antolatu ditu, oso kritikoa delako ANCn diskurtsoarekin. Batetik, Kataluniako Principat-arentzat eskatzen duelako independentzia eta ez Paisos Catalans guztiarentzako (Balearrak, Valentzia, Perpinyan eta Andorra). Bestetik, edukiz oso hutsala delako independentzian aldarrikapena, eta CIU eta ERC aplikatzen ari diren murrizketa eta klase sozialen aurkako eraso guztiak ezkutatzen dituelako”.

{mosimage}

Omenaldia eta manifestazioa

Goizean Gustau Muñoz militante ezkertiarraren omenaldian parte hartu zuten. Poliziak tiroz hil zuen 78ko Diada egunean. Presoen aldeko manifestazioaren osteko herri bazkarian izan ziren gero. Ostean, Arranen ekitaldian parte hartu zuten “nazioarteko ordezkaritza gisa, Estatu espainoleko beste herri zapalduetako kideetako batzuekin batera (Aragoi, Gaztela eta Andaluzia)”. Azkenik EIk deittutako “manifestazio jendetsuan” parte hartu zuten.

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}