San Martzialgo jaiak giro onean joan dira plazan ezarritako karpapean

plaentxia_com 2013ko ira. 9a, 13:10

Zapatuko euriak ez zuen jairik zapuztu, plazan ezarritako karpari esker. Zapatu arratsaldean jende asko izan zen, gauean gutxiago. Domekan berriz Joseba Barrutia eta Portu gailendu ziren paella lehiaketan eta Miguel eta Roberto musean. Irudiak: Jaietako irudia. Igor Aldazabal.

 

Antolatzaileen esanetan “jaiak orokorrean oso ondo joan dira, nahiz zapatatuan eguraldiak askorik ez lagundu”. Zapatu goizean, Krabelinaitz mendira egindako irteeran hirurogehiren bat lagun batu ziren, eta ibilbidean zehar ikusitako ikusmira ederra azpimarratu zuten (Soraluze, Karakate mendikatea, Arrate, Sagar Erreka...). Arratsaldean berriz, “giro polita” izan zen umeen -eta ez hain umeen- herri jolasetan; “umore ederra izan zen, batez ere nagusien soka tiran”. Iluntzean, Dj Urbietak dantzan jarri zituen gaztetxoenak karpapeko dantzalekuan. Gauerako jende kopuruak behera egin zuen, eguraldi eskasagatik edo, eta erromerira espero baino jende gutxiago batu zen arren, bertaratu zirenek “ederki asko pasatu zuten dantzan eta parrandan”.

Ermitapeko txosnarena izan da aurtengo berritasun nabarmenetako bat. Aurten gaztetxekoek kudeatu dute txosna, eta bertan jasotako dirua gaztetxeko sabaia konpontzeko erabiliko dute.

Domekan paella eta musa

Domekako paella txapelketan hamar bikotek parte hartu zuten eta musean beste bederatzik. Atsalde partean, musarekin batera toka jokora, eta osteko zezentxo eta txokolatadara jende mordoxka hurreratu zen.

 

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}