Jarduera berriak debalde probatzeko ate irekiak antolatu dituzte kiroldegian

plaentxia_com 2013ko ira. 11a, 09:30

Irailaren 16tik 20ra kirol jarduera berriak probatzeko aukera eskainiko du debalde Arane kiroldegiak. Zehazki Fit-box, Aquagym, Sevillanak, Gap-Bosu, Igeriketa, dantzak eta Zumba modalitateak ezagutzeko aukera eman nahi dute. Ikusi ordutegiak!

 

 

Kirol jarduera berriak ezagutzera emateko irailaren 16tik 29ra ate irekiak antolatu dituzte kiroldegian. Astelehen arratsaldean Fit-box-eko ikastaroa eskainiko dute, 18:30ean. Martitzenean  Aquagym 14:30ean, Sevillanak 15:00etan, Gap-Bosu 19:15ean eta helduentzako igeriketa 19:15ean. Eguaztenean dantzak probratzeko aukera eskainiko dute 15:00etan eta eguenean Zumba,modan dagoen dantza aerobikoa 15:00etan. Eskola guztiak doakoak izango dira eta ez da izenik eman behar, ikastaroetara zuzenean aurkezteko eskatu dute antolatzaileek.

Astelehena:

Fit-Box                                                18:30

Martitzena:

Aquagym                                            14:30

Sevillanak                                           15:00

Gap-Bosu                                          19:15

Helduentzako igeriketa                      19:15

Eguaztena:

Dantzak                                              15:00

Eguena:

Zumba                                                15:00

 

Spinning, Pilates eta 3. adinekoen gimnasia irailean

Hilaren 16an hasiko dira baita Spinning, Pilates eta 3. adinekoen gimnasiako eskolak. Urriaren 1ean berriz helduen igeriketa, Gap-Bosu, Fit-Boxing, Karate, dantzak, Aerobic eta Aquagym. Ordutegi berberak izango dituzte eta ekainean ikastaroetan parte hartu zutenek irailean jarraitzeko aukera izango dute.

Umeen igeriketan izen-ematea zabalik

Umeen igeriketa ikastaroak urriaren 1ean hasiko dira eta izena emateko azken eguna irailaren 20a izango da. Matrikulazioa, kiroldegian bertan egin behar dela adierazi dute arduradunek. 

 

Informazio gehiago: 943 752466 Arane kiroldegia