Irailaren
8an hamabi urte beteko dira Asier Heriz eta Iñaki Saez Lurdes Txurruka preso
soraluzetarra bisitatzera zihoazela auto istripuz hil zirela. Bi gazteak omendu
eta dispertsioa salatzeko, ezbeharraren urteurrenean omenaldia egingo diete
Karakaten. Senide eta lagunak domekan batuko dira, eguerdiko 12:00etan gazteei
eskainitako monolitoan.