Mikel Juaristi azkoitiarra izango da Preferenteen entrenatzaile berria

plaentxia_com 2013ko ira. 4a, 09:30

Mikel Juaristi izango da aurtengo denboraldian Prefereneteko mutilen entrenatzaile berria. Gaur lagunarteko partidua jokatuko dute Antzuolan, 19:00etan; Liga aldiz, irailaren 21ean hasiko dute Ikasberri azpeitiarren kontra. Irudian: Preferenteen iazko hamaikakoa

 

 

2013-2014 denboraldia prestatzeko lanetan buru-belarri murgildu dira Preferenteko jokalariak. Abuztuaren 12an ekin zioten aurredenboraldia prestatzeari eta dagoeneko lagunarteko bi norgehiagoka jokatu dituzte; Bergararen kontra bata (1-0 galdu) eta Aloña Mendiren zelaian bestea (2-2). Gaur 19:00etan Antzuolan neurtuko dituzte indarrak, bertako taldearen kontra.

Entrenatzaile berria eta espektatiba onak

Iñaki Garciak Mikel Juaristi azkoitiarrari pasatu dio Sorako hamaikakoa entrenatzeko ardura eta bera izango da denboraldi honetan  Prefereneteen entrenatzaile berria. Jabi Isturiz Klubeko Kirol Arduradunak indartsu ikusten du taldea eta espektatiba onak dituztela azaldu du: “Iazko mailari heldu nahi diogu eta ahal bada hobetu. Aurredenboraldian Preferenteak talde indartsua duela erakutsi du, lan asko egiten ari dira eta Liga hasteko deseatzen daude”. 

Egutegia zehaztu gabe

Gainontzeko  taldeek zehaztu gabe dute oraindik zein egutegi izango duten, hala ere, Erregionala lanean da denboraldia prestatzen. Taldea, Jorge Saroberen gidaritzapean egongo da aurten ere. Jubenilei Ander de Luisek entrenatuko die , Mutilen Kadete Taldea Aimar Bengoak gidatuko du eta Nesken Kadeteena Cristina Jacasek. Talde guztien aurkepena hilaren 14an edo 21ean izango dela aurreratu du zuzendaritzak, Ezoziko futbol zelaian.