Euskaltzaleen Topagunea Euskal Herri osoan barrena zabaldurik dauden 90 euskara elkartek, eta hauetako bazkide diren hogei mila euskaltzalek baino gehiagok osatzen dute. Pil-pilean ere Topaguneko kidea da bere 330 bazkideekin.
Irailekoa “euskaltzaleen jai erraldoia” izatea nahi dute. Aurerratu dutenez,egun guztian zehar izango dira ekitaldiak: musika kalez kale, puzgarriak, kantu kalejira, euskararen gaineko mezuak plazaratzeko gunea, kultur emanaldiak, jolasak, herri-bazkariak, kontzertuak…
Bailarako eta herriko elkarteen beharra
Topaguneak, Pil-pileanek eta Deba bailarako gainerako euskara elkarteek buru belarri dihardute egunaren antolakuntzan. Pil-pileanek soraluzetarrei eta herriko elkarteei eguna auzolanean antolatzeko gonbitea egingo die. Irailean hainbat bilera egingo dira horretarako.