Euskal Herri guztiko euskaltzaleen Topa Eguna Soraluzen egingo da irailean

plaentxia_com 2013ko abu. 1a, 15:56

Euskaltzaletasunaren erdigune bihurtuko da Soraluze irailaren 28an. Euskal Herri osotik etorritako euskaltzaleak batuko dira herrian. Herritarren eta herriko elkarteen laguntza beharko du Pil-pileanek eguna antolatzeko. Irudia: Topa Eguneko kartela.

Euskaltzaleen Topagunea Euskal Herri osoan barrena zabaldurik dauden 90 euskara elkartek, eta hauetako bazkide diren hogei mila euskaltzalek baino gehiagok osatzen dute. Pil-pilean ere Topaguneko kidea da bere 330 bazkideekin.

Irailekoa “euskaltzaleen jai erraldoia” izatea nahi dute. Aurerratu dutenez,egun guztian zehar izango dira ekitaldiak: musika kalez kale, puzgarriak, kantu kalejira, euskararen gaineko mezuak plazaratzeko gunea, kultur emanaldiak, jolasak, herri-bazkariak, kontzertuak…

Bailarako eta herriko elkarteen beharra

Topaguneak, Pil-pileanek eta Deba bailarako gainerako euskara elkarteek buru belarri dihardute egunaren antolakuntzan. Pil-pileanek soraluzetarrei eta herriko elkarteei eguna auzolanean antolatzeko gonbitea egingo die. Irailean hainbat bilera egingo dira horretarako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.