Domeka eguerdian ehunka lagun batu ziren Iñaki Ruizen omenezko lasterketara, eta osteko pelota partidura. Bazkalostean, Mendiluze eta Paia bertsolariek saio bikaina eskaini zuten elkartean, eta arratsaldean, harrijasotzaileen txapelketan Izeta III.a gailendu zen 44 altxaldirekin (joan zen urtean berak jarri zuen marka). Iluntzeko bola txapelketan berriz, Ibai eibartarra izan zen garailea eta Juan Luis Ariznabarreta auzoko lehenengoa. Astelehenean auzokoen eguna izan zen, eta hirurogeiren bat lagun batu ziren bazkari eta afaritara. Emakumeen bola txapelketan Arianne Unamunok eskuratu zuen lehenengo saria.
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}