Herri kirol desafioa, herri afaria, dantzaldiak eta beste San Andres auzoko jaietan

plaentxia_com 2013ko uzt. 12a, 15:25

Gaurko makala tentetzea eta txorizo probatzea antolatu  dituzte. Bihar berriz, Txurruka eta San Andres auzokoek herri kirol desafioa jokatuko dute eta herri afariaren ondotik, Obaneuke erromeria taldeak girotuko du jaia. Ospakizunak astelehenera arte luzatuko dira eta tartean, Emakumeen Pala Txapelketako finala, Iñaki Ruiz mendi lasterketa, bertsolariak, V. Harria txapelketa eta Emakumeen Bola Saria izango dira. Ikusi egitaraua!

 

 

 

San Andresko Jaiak 2013

Uztailak 13,14 eta 15

 

Gaur, barixakua

Makala tentetzia eta txorixo-probatzia elkartian

 

Bihar, zapatua, GAZTE EGUNA

Eguerdiko 13:00etan jaixen hasiera kanpai bueltiakin

18:00etan Emakumeen Pala Txapelketako finala

19:00etan Herri kirol desafixua: San Andres – Txurruka

21:30ean, Herri afarixa (afarirako txartelak egunean bertan izango dira salgai San Andresko elkartean. Afarirako menua: entsalada, bakailau tortila, saiheskia, postrea, kafea eta kopa. 15 euro).

23:00etan Esti eta Olatz gitarrarekin eta Obaneuke taldiakin erromerixia

Atsedenaldixan, txerri-harrapatzia eta txokolate-jana

 

Uztailak 14, domeka, JAI EGUNA

10:00etan Iñaki Ruizen Omenezko II. Mendi Karreria

12:30ean Mezia

13:00etan Pelota partiduak, Unai eta Enaitz trikitilariak eta Fredi Paya eta Iker Zubeldia bertsolarixak

13:45ean, Mendi Karrerako sari banaketa

14:30ean Bazkarixa bertsolarixekin

18:00etan V. San Andresko Harria Txapelketa

Izeta III.a, Inhar Urruzuno, Josetxo Urrutia eta Xabier Aranburu “Gusta”

19:00etan Bergarako zezentxuak eta ponixak

19:00etan Bola-txapelketa

 

Uztailak 15, astelehena, AUZOKOEN EGUNA

12:30ean Mezia

13:00etan Umiendako jolasak

13:30ean Emakumien bola-jokua

14:30ean Auzotarren bazkarixa frontoian

Bazkalostian, LIZASO eta EGAÑA bertsolarixen saiua eta Laja eta Lutxurdixorekin erromerixia

Afaria eta Lajak eta Lutxurdixok alaitutako erromerixia