Santiago-Santa Ana jaietako kartela eta egitarau osoa ikusgai

plaentxia_com 2013ko uzt. 10a, 13:59

Konxita Honorato kataluniarraren kartela aukeratu du jai batzordeak aurtengo jaiak iragartzeko. Jaiak uztailaren 24an -eguaztena- hasi eta 27an -zapatua- amaituko dira. Udalak eta Galtxagorriek ezagutarazi dute dagoeneko aurtengo jaietako egitaraua! Irudia: lehiaketako irabazlea.

 

 

 

 

2013ko Santiago-Santa Ana jaiak

Uztailak 20, zapatua

12:00etan Futbol 7 txapelketako FINALAK, Ezoziko futbol zelaian

20:00etan Ezoziko Ama Abesbatzaren KONTZERTUA, Zinean

22:00etan Asier eta Iñakiren omenezko pelota txapelketaren FINALAK, kiroldegian

 

Uztailak 23, martitzena

17:00etan Karte txapelketako SARI BANAKETA

17:00etan LUNCH-A eta DANTZALDIA, Jubilatuen Etxean

 

Uztailak 24, eguaztena

11:00etan Soraluze eta Oñatiko gazteen arteko DESAFIOA, Zubi Nagusian

14:30ean GAZTE BAZKARIA, Zubi Nagusian. Ondoren bertsolariak, kalejira…

20:00etan TXUPINAZOA udaletxeko balkoitik, jaiei hasiera emanez

20:00etan KALEJIRA, Galtzagorri txarangarekin

20:00etan Andaluzia, Galizia, Gaztela-Leon eta Nafarroako produktuen DASTAKETA, Plaza Zaharrean

20:30ean PELOTA PARTIDUAK, kiroldegian

21:00etan KONTZERTUAK, Soraluze eta Oñatiko taldeekin

23:00etan MUSIKA IKUSKIZUNA, herriko kantarien eskutik, Plaza Zaharrean. Piacenza (Italia) eta Soraluze herrien arteko anaitze-jaialdia

 

Uztailak 25, eguena

11:00etan Salda eta txorizoa ALLEGRO elkarteak eskainita, Plza Zaharrean

12:00etan II. HAUR KROSA, Plaza Zaharrean

13:00etan Benta Zaharreko mutiko alaien KALEJIRA

15:00etan HERRI BAZKARIA, Kalebarrenen

17:00etan MUS eta TUTE txapelketa Galipoten

18:00etan “Arkakusoen zirkoa” HAUR IKUSKIZUNA Plaza Zaharrean

20:00etan “Esencia de Jalisco” MARIATXIAREN kalejira

20:00etan Txorizo eta hirugiarra, institutuko ikasleek antolatuta, kontzejupean

23:00etan DANBORRADA

01:00etan “Esencia de Jalisco” MARIATXIA Plaza Zaharrean

01:00etan ERROMERIA, Gozo-gozo taldearekin Zubi Nagusian

 

 

Uztailak 26, barixakua

07:00etan Soraluzeko GAITEROEN kalejira

07:00etan TXOKOLATADA Kontzejupean

07:30ean ZEZENAK, Soraluze gaiteroek alaiturik

11:00etan Salda eta txorizoa ARRANO elkarteak eskainita Plaza Zaharrean

11:00etan MEZA NAGUSIA eliz-parrokian

11:30ean Herri mailako BAKAILAU LEHIAKETA Plaza Zaharrean

12:00etan AZEITUNA HEZURREN jaurtiketa III. Txapelketa, Plaza Zaharrean

12:00etan Soraluzeko TXISTULARIEN kalejira

13:00etan Arrasateko GAITEROEN kalejira

14:30ean ELKARTASUN BAZKARIA “Herrirak” antolatuta, Plaza Zaharrean

19:00etan ZEZENAK Arrasateko gaiteroek alaiturik

19:30ean DANTZARIEN KALEJIRA, Zubi Nagusitik

19:30ean HARAGIA TXINGARRETAN ERRETA, institutuko ikasleek antolatuta, Zubi Nagusian

21:00etan LARRAIN DANTZA, Plaza Zaharrean

22:00etan KALE ANTZERKIA “Hernaniko Sorginak” taldeakin Zubi Nagusian

23:00etan Djon DJaren saioa, Plaza Zaharrean

00:30ean “Abadegi” taldearen KONTZERTUA, Zubi Nagusian

 

Uztailak 27, zapatua

11:00etan Salda eta txorizoa MAHASTIA elkarteak eskainita, Plaza Zaharrean

12:00etan Haurrentzako PINTURA TAILERRA, Plaza Zaharrean

13:00etan TOKA TXAPELKETA, Plaza Zaharrean

13:00etan Musika Eskolako TRIKITILARIEN kalejira

14:00etan APAR FESTA haur eta gaztetxoentzako, Plaza Barrixan

18:00etan HAURREN DANBORRADA

20:00etan Jaurtiketa Librea TXAPELKETA, Plaza Barrixan

20:00etan “Sokole” perkusio taldearen KALEJIRA, Zubi Nagusian

20:00etan Solomoa, hirugiarra eta gazta, institutuko ikasleek antolatuta, Kontzejupean

20:00etan Soraluze ELECTRO-ACUSTICA FESTA, Frontoian

22:30ean ZEZENSUZKOA, Plaza Zaharrean

23:00etan “Una noche sin sabina” taldearen KONTZERTUA, Plaza Zaharrean

23:00etan KONTZERTUAK “En Tol Sarmiento”, “Tiktara” eta “DJ Okerreko” taldeekin, Zubi Nagusian.

 

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.