Mikel Leunda eta Mikel Calvo teknikariek kultura eta kirol arloko diagnostikoak aurkeztu zituzten, hurrenez hurren. Azpiegiturei dagokienez azken urteotan herri antzokia eta futbol zelai berria egokitu izanak bi arloetan ekarri duen aldaketa nabarmendu zuten. Eskaintzari dagokionez ere, azken urteotan kultur ekintzetan eta kiroldegian praktikatu daitezkeen kiroletan izandako gorakada azpimarratu zuten. Hutsuneei dagokionez, kultur arloan koordinazioa eta ekintzen promozioarena azpimarratu zuen Leundak; Calvok berriz, bere kezka adierazi zuen herrian kirola egiteko hainbat gune – kiroldegi gaineko zelaia, skatean ibiltzeko u-gunea eta frontoiko jolasgunea- desagertu direla eta.
{mosimage}
Lan-taldeetan jaso ziren iritzien artean honakoak nabarmendu zituzten amaierako plenarioan:
-
Kultura arloan komunikazioa eta parte hartzea bultzatu beharra.
-
Kultura ondarea jaso eta ezagutarazteari dagokionez herrian daukagun hutsunea.
-
Beste kirol batzuk praktikatzeko aukerak sortzeko beharra: rokodromoa, adinekoen motrizitatea...
-
Frontoi inguruko gunea gaztetxoen kirolerako berreskuratu beharra.
-
Kirol arloko lan bolondresa bultzatu beharra ere aipatu zen.
-
...
{mosimage}
Lehenengo bilera honetan diagnostikoaren eta landu daitezkeen ildoen inguruan jardun dute. Hamabost egun barru egingo den bileran ildo horiek garatzeko egin daitezkeen ekintza praktikoen gainean berba egingo dute.
Foroaren hurrengo bilera
Eguna: uztailak 17, eguaztena
Ordua: 18:30
Lekua: Antzokia
Arloa: Kultura eta Kirola
Helburua: proiektuak lehenestea
Parte hartzeko: aurrez jakinaraztea komeni da (943753043 / alkate@soraluze.net)
{mosimage}