Iñaki Ruizen omenezko II. mendi lasterketa uztailaren 14an jokatuko da

plaentxia_com 2013ko uzt. 4a, 09:30

Mendi taldeak uztailaren 14rako antolatu du Iñaki Ruizen omenezko bigarren mendi lasterketa. Parte hartzaileak goizeko 10:00etan San Andres auzotik abiatuko dira eta 21 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, froga berriz ere San Andresen bukatzeko. Izen ematea zabalik dago eta doakoa da. 

 

 

Iñaki Ruiz oroitzeko II. mendi lasterketa antolatu dute uztailaren 14rako (domeka). Parte hartzaileak San Andres auzotik abiatuko dira goizeko 10:00etan eta 21 kilometroko ibilbidean zehar Pagobedeinkatu, Artzain-txaboleta, Pol-pol, Irukurutzeta, Atxolin eta Karakate zeharkatuko dituzte, froga berriz ere San Andresen bukatzeko. Lasterketak 1000 metroko desnibela izango du eta bi anoa-gune jarriko dituzte ibilbidean zehar, bata Artzain-txaboletan eta bestea Karakaten. Lehen hiru sailkatuentzat, emakume eta gizon, egongo dira sariak.

Izen ematea doan

Parte hartzaileek lasterketa hasi aurretik eman ahalko dute izena,  8:30ak eta 9:15ak bitartean dohainik, San Andreseko frontoian. Aurretik, www.kirolprobak.com webgunean egin daiteke inskripzioa. Informazio gehiago: soraluzekomenditaldea@gmail.com helbidean.