{mosimage}Eguerdiko 13:00etan deklaratu du soraluzetarrak, eta epaitegi kanpoan hamarnaka lagun bildu dira, Ernai antolakundearen aurkako erasoekin bukatzea exijitu eta gazteari babesa erakusteko. Jone Goirizelaia abokatuak azaldu duenez,fiskaltzak aurkeztutako txostenean ez da Elizbururen figura aipatzen; bai ordea Guardia Zibilak eginiko txostenean. Horregatik deitu dute deklaratzera.
Lau gazte epaitegietan
Soraluzetarrari,
Gazte Danbadan (Urduñan) buruturiko ekitaldi politikoko hitzaurrean Xabier
Lopez Peña zena aipatzea eta “preso
politikoa” zela aitortzea leporatzen diote eta hitzokin “terrorismoa goratzea”. Soraluzetarrarekin batera, Mikel Button, Mikel
Moreno eta Irati Sienra gazteak inputatu ditu Espainiako fiskaltzak. Hauei,
Gazte Danbadan bertan Xabier Lopez Peña euskal preso politikoaren heriotza
salatzeko burututako martxan parte hartzeagatik “terrorismoa goratzea” egotzi diete. Guztiek deklaratu dute
epailearen aurrean, eta prentsa ohar baten bidez Espainiako Gobernuari galdetu
diote "ea ze intentzio duen" inputazio berri hauekin. “Euskal Herrian bizi dugun gatazka politikoa konpondu gabe, historia
berridazteko lasterketari ekin dio Espainiako Gobernuak, eta norabide horretan
sufrimenduarekin amaitu ordez, hau luzatu eta gogortzeko hautua egin du” salatu
du bestetik, gazte antolakundeak.
Ernairen oharra:
Irungo epaitegiaren atarian bildu
gara gaur Mikel Button Ernaiko kideak inputatu gisa deklaratu behar izan
duelako. Horretarako aitzakia ustez “terrorismoa goratzea” da, Xabier Lopez
Peña Euskal Preso Politikoaren heriotza salatzeko Urduñan egin genuen martxan
parte hartzeagatik. Ez da ordea aste honetan epailearen galderei erantzun
beharko dien kide bakarra: Irati Sienra, Mikel Moreno eta Gotzon Elizburu
kideak ere pasa beharko dira epaitegietako ateetatik ustezko delitu beragatik
inputatuta.
Gertakari hauen aurrean honakoa
galdetu nahi diogu Espainiako Gobernuari: ze intentzio du guzti honekin? Euskal Herrian bizi
dugun gatazka politikoa konpondu gabe, historia berridazteko lasterketari ekin
dio Espainiako Gobernuak, eta norabide horretan sufrimenduarekin amaitu ordez,
hau luzatu eta gogortzeko hautua egin du. Dispertsioak eragiten dituen miseriak
dira horren adibide.
Ernai,
gatazkaren konponbidean modu positiboan eragiteko asmoz jaio da. Euskal Herriko
gazteriak etorkizuna libreki eraiki dezan lan egiteko jaio da. Eta horretarako
gatazkaren erroei heldu behar zaie. Baina Espainiko Gobernua gotorlekuan sartu
da. Gerran jarraitzen du, herri honi dagokion erabakitzeko eskubidea ukatu eta
eraldaketarako lanean dabiltzanak kolpatuz. Konponbiderako aldarri eta nahiei
muzin egin eta iraganean paratu da. Eta iraganeko eskema horien garapen
desfasatua baino ez da Ernairen kontrako kriminalizazio kanpaina hau.
Baina
oker dabil Espainiako Estatua atzera egingo dugula uste badu. Gure hautua
garbia da. Gatazkaren konponbide bidean amaitzeko lanean jarraituko dugu.
Batera egingo dugu!
Ernai, Irunen, 2013ko uztailaren 1ean
{mosimage}