Portugaleko “Marques de Pombal” abesbatzak zinean kantatuko du uztailaren 14an

plaentxia_com 2013ko uzt. 3a, 10:00

Uztailaren 14an, Portugaleko “Coro Municipal Marqués de Pombal" Soraluzera etorriko da, hemengo koroak gonbidatuta. Kontzertua arratsaldeko 19:00etan hasiko da, zinean. Irudian: abesbatza portugaldarreko zenbait kantari

 

 

 

Portugaleko “Coro Municipal Marqués de Pombal” abesbatzak Soraluze bisitatuko du uztailaren 14an. Ezoziko Ama Abesbatzak antolatu du kontzertua, arratsaldeko 19:00etan hasiko da zinean. Urrian herriko abesbatza izan zen Pombal hirian kantatzen eta adiskidetasuna tarteko gonbidatu dituzte portugaldarrak Soraluzen kantatzera.

Jaietako kontzertua 20an

Ezoziko Ama Abesbatzak Santiago – Santa Ana jaietan eskaintzen duen ohiko emanaldia uztailaren 20rako antolatu dute. Zinean arituko dira, iluntzeko 20:00etatik aurrera.