{mosimage}Hiru familiei aholkularitza zerbitzua eskaintzen ekin zion Debabarrena Stop Kaleratzeak bere ibilbideari duela sei hilabete eta dagoeneko, hamazortzi familien kasua artatzen dihardu Debabarrenean. Seguru daude baina, etxe-kaleratzeen problematika ezkutuan bizi dutenak asko direla eta problematika benetan larria edo atzeraezina izan aurretik, Debabarrenako Udalei kaltetuendako aholkularitza juridikoa eta gestioak erraztea ahalbidetuko dien zerbitzua ezartzeko eskatuko diete mozio bitartez. “Ermuko Udalak izan ezik, gainontzeko udalek kaltetuei eskaintzen dieten zerbitzua urria dela iruditzen zaigu, arazoa benetan larria da. Udal batzuk, mozio bitartez, kaleratuak izan diren edo arriskuan dauden herritarrei laguntzeko konpromisoa hartu dute eta banketxeekin tratua egitea adibidez, beraiei dagokie baina ez da nahikoa. Herritarrek, aholkularitza juridiko eta laguntza sozial zuzena behar dute eta plataformak ezin die behar besteko arreta eskaini”. Hori dela eta, “konpromisoz” jokatzeko eskatu diete administrazioei eta laguntzak “lehenbailehen” bideratzeko.
Soraluzen kasu bakarra
Etxe
desjabetzeei dagokienez, plataformak Debabarrenako hamazortzi familia artatzen
dihardu. Soraluzen zehazki, kasu bakarra tratatzen dihardute eta eginiko
jarraipenak bankuarekin “akordio erreala” lortzen lagundu diela azaldu zuten.
Horrela, kaltetua izan den familiak bere
etxean bizitzeko aukera izango du, alokairu sozial baten truke. Hala ere
Soraluzeko kasua “eszepzioa” dela eta, egoera “larria” dela ohartarazi du Stop Kaletatzeak plataformak: “susperraldi
ekonomikoa gertatu ezean, etxe-kaleratzeen problematika izugarri haziko da”.
Harremanetan jartzeko telefonoa 627
934 675
Zailtasunak
dituztenendako gomendio zuzena luzatu zuen: lotsak alde batera laga eta berandu
izan baino lehen plataformara hurbildu daitezela. Prentsaurrean azaldutakoaren
arabera, “aldeko emaitzak” lortze
bidean, oso garrantzitsua da prozesua hasierako fasean lantzea. Boluntarioak
Eibarren batzen dira eguaztenetan, 19:00etan, Portaleako 3. Solairuan.
Harremanetan jartzeko telefonoa 627 934 675 da, eta emaila: stopdesahuciosbajodeba@gmail.com.