Euskal trenbideei eskainitako erakusketa zabalduko du gaur Kontrargik

plaentxia_com 2013ko uzt. 2a, 09:30

Kontrargik, Euskal Herriko trenbideak ardatz dituen argazki erakusketa zabalduko du gaur, 19:00etan kiroldegiko erakustaretoan. Hain zuzen, Carlos De Cos argazkilari soraluzetarraren irudiak izango dira ikusgai, Euskal Herriko beste argazkilari batzuen erretratuekin batera. Euskal trenbideekin osatutako argazki bilduma uztailaren 22ra bitartean bisitatu daiteke, ondorengo ordutegian: Astegunetan, 19:00etatik 20:30era Zapatuetan, 12:00etatik 13:30era. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.