Interkulturalitatea, etxebizitza eta genero indarkeria lehenestea proposatu du Alkarrekinek

plaentxia_com 2013ko eka. 21a, 15:26

Herritarren foroaren jardunak aurrera jarraitzen du. Eguazten arratsaldean Ongizate arloa lantzeko bigarren bilera egin zen. Berrogeiren bat herritar batu ziren bertan, ongizateko hiru proiektu nagusi lehenesteko helburuarekin. Irudia: Ongizateko foroa. 

Aipatzekoa da sozioekonomia arloan diharduten hainbat gizarte eragileetako pertsonek parte hartu zutela, besteak beste; Caritas, Stop Desjabetzeak, Elkartzen eta LABekoak, eta baita Mesedeetako egoitzako eta Udaletxeko Ongizate Zerbitzuko zenbait langilek ere.

{mosimage}

Hauek izan ziren bileran jaso ziren ondorioetako batzuk:


  • - Interkulturalitatea, etxebizitza eta genero indarkeria izan ziren lehenetsi zituzten hiru proiektuak.

  • - Auzolana ere aipatu zen, baina zeharlerro gisara lantzeko tresnatzat izendatzea proposatu zuten.

  • - Interkulturalitateari dagokionez, Berbalagunaren metodologia, etorkinen eta bertakoen arteko harremanak sortzeko baliagarria izan daitekeela aipatu zen.

  • - Etxebizitzaren arloan, bigarren bizitzen jabeekin batera elkarlana bideratzeko beharra azpimarratu zen, eta baita sukalde komunitarioak lituzketen etxebizitza motak sortzeko aukera ere.

  • - Azkenik, genero indarkeriaren arazoari aurre egiteko formuletako bat gizonezko eta emakumezkoendako parekidetasun eskolak antolatzea izan daitekeela aipatu zen.


Ideia horiek, eta bileretan ateratako beste hainbat ongizateko txostenean jasoko dira, eta urte amaieran egingo den herritarren foro orokorrean aurkezteko, eta bertan baloratzeko datozen urteetan zeintzuk gauzatuko diren.

{mosimage}

Kultura eta kirola uztaileko gaiak

Arloa: Kultura eta kirola

Helburua: diagnostikoa

Eguna: ekainak 19, eguaztena

Ordua: 18:30

Lekua: Antzokia

Parte hartzeko: interesa duen guztia gonbidatuta dago parte hartzera, hori bai, aurrez jakinaraztea komeni da (943753043 / alkate@soraluze.net)

{mosimage}