Pil-pileanak eta Urrats Dantza Taldeak elkarlanean prestaturiko Udate gabak "herritar guztiak suaren bueltan batu eta uda badatorrela ospatzea" du helburu. Aurten, herritarren parte hartzea eta naturako elementuak nahastuz, “Sua” antzerki herrikoia prestatu dute. Suaren bueltan sorgin ugari jarri nahi dituzte, bestalde, dantzan eta horretarako, Sorgin dantza ikasteko entsegu egunak zehaztu dituzte. Gaur eta bihar batuko dira, 19:00etan Frontoian.
Jana,
edana eta musika
Afarirako, norberak zerbait eramanda
elkarrekin jateko gonbitea luzatu dute antolatzaileek eta gauerdian, oroitzapen
txarrak sugarretan erre eta sasi guztien gainetik salto egiteko aukera egongo
da. Edabe magikoak eta musika goxoak borobilduko du ospakizuna. Udate gaba ilargi bete eta guzti datorrela eta
“dagoeneko sorginak ere irrintzika daudela eta… emozioa eta misterioa” ez
direla faltako aurreratu dute antolatzaileek. Herritar guztiak daude festan
parte hartzera gonbidatuta!
UDATE GABA egitaraua
Gaur
eta bihar (ekainak 20 eta 21):
19:00etan Sorgin dantza ikastaro herrikoia Frontoian
Ekainak 23 Plaza Barrixan, UDATE GABA
21:00etan SORGIN
AFARI parte hartzailea (afaltzekoak, bakoitzak zerbait eramanda
jango dituzte elkarrekin)
23:00etan “Sua” herritarren ANTZEZPENA
Ostean, SORGIN DANTZA
Oroitzapen txarren ERRETZEA,
sasi guztien gainetik SALTO
eta gauerdian, EDABE MAGIKOA, musikaz
goxatuta!