Guillermo Ruiz de Etxaniz Senda enpresako teknikaria, izan zen proiektua azaltzearen arduraduna. Behin eta berriz azpimarratu zuen inbentarioak asmo zehatza duela, “landa-bideei zein erabilera eman, nola eta zeinek mantenu” zehaztea. Bideen jabetza arautzearen beharraz ere aritu zen, esanaz, imajinatu daitezkeen baino liskar, burruka eta arazo gehiago sortzen direla bideen inguruan egon daitezken ikuspuntu, aurreikuspen edo jurisprudentzia desberdinen kontura; beraien jabegoa, eskubideak, ohiturak eta betebeharrak norenak diren zehaztu barik daudelako. Argi eta garbi laga zuen, proiektua, inongo desjabetze asmorik gabe arazoak saihesteko eta aurrerantzean udalak erregistro ordenatu eta antolatua izateko helburuarekin osatu dutela.
Inbentarioa kartografia zaharrekin eta 1913ko aireko argazkiekin osatu dute, orduan hasi zirelako bideak egituratzen. Herrian 31 baserri-bide nagusi daudela ondorioztatu dute, eta proiektua horietan zentratu dutela azaldu zuen Etxanizek. Bere esanetan, “legalki, inoiz erabilera publikoa izan duten bideek izaera publikoa izango dute betirako”. Horixe izan da, beste irizpide batzuen artean, landa-bideen jabetza eta erabilera eskubidea zehazteko erabili duten irizpide nagusia.
Mantentze-lana eztabaidagai
Bideen
mantentze-lanen ingurukoa izan zen bilerako eztabaidagai nagusia, jabetzarena
baino gehiago. Udalak kasu bakoitza aztertu eta lehentasunaren arabera aritzeko
eskubidea duela azaldu zuen Ruiz de Etxanizek; “bide publikoa izateagatik ez du
zertan udalak zaindu behar, lehentasunen arabera jokatzeko eskubidea du”.
Ondorioz, baserritarrei, auzolana berreskuratzeko gomendioa egin zien,
baserribideen mantentze-lanak auzotarren artean konpontzeko proposatuz.
Ondoren, saio aretora hurreratutako
baserritarrek hartu zuten hitza.
Berrogei baserritar inguru gerturatu ziren aurkezpenera, eta erreakzioak mota guztietakoak izan ziren. Batzuk zalantzak azaldu zituzten azaldutako errepideen jabetzari dagokionez, eta beste batzuk, mantentze-lanak euren kargu hartu beharraz kexatu ziren. Orokorrean, mesfidati jaso zituzten proiektuaren inguruko kontuak.
Inbentarioari alegazioak aurkezteko epea zabalik dago. Zalantzak argitu nahi dituenak, udaletxeko arduradunarekin -Jabi Elorzarekin- hitzordua zehazteko aukera du 943 753043 telefonoan.
Aurkezpeneko irudiak:
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}