Lan deialdia atera du udalak brigadan peoi modura lan egiteko pertsona bat kontratatzeko

plaentxia_com 2013ko eka. 17a, 12:33

Udako hiru hilebeteetan lanaldi erdian jarduteko eskaintza da. Izena eman nahi duenak Eibarko Lanbiden edukiko du aukera ekainaren 25a bitarte (egun hau barne). Oharra: ikusi baldintzak.

Betebehar espezifikoak:

-Lanbiden langabetu moduan izena emanda egotea.

-Soraluzen bizi izatea.

-Erreminta mekanikakoak zein eskuzkoak erabiltzeko trebetasuna.

-Kanposantuan lanak egiteko prest egotea.

-Euskaraz hitz egiten jakitea.


Baloratzen dena:

-“B” motako gidabaimena edukitzea.


Izen-ematea:

Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Eibarren Lanbidek duen bulegoan izena eman dezakete.


Informazio gehiago udaletxeko harrera bulegoan: 943753043.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.