Auzolanaren eta elkartasunaren beharra azpimarratu dute Alkarrekinen foroan

plaentxia_com 2013ko eka. 11a, 10:36

Eguazten arratsaldean egin zen ongizate arloa lantzeko herritarren foroaren lehenego bilera. Berrogeitamar herritarretik gora izan ziren foroan, eta probezia, auzolana, herritarren arteko elkartasuna moduko berbak hartu zituzten ahotan. Irudia: orainarteko fororik jendetsuena izan da.

  {mosimage}
Jon Aldazabal MIKeko teknikariak aurkeztu zituen diagnostikoan jasotako atalak. Ondoren udaleko ongizate zerbitzuko Ana Oregi eta Irantzu Benito teknikariek zerbitzuaren jardunaren berri eman zuten. Azkenik, herritarrak taldeetan banatu, eta gaiaren inguruko iritziak trukatu zituzten. Taldeetan jaso ziren iritzien artean honakoak nabarmendu zituzten amaierako plenarioan:
  • - "Egoera ekonomiko eta sozialaren eraginez auzolanaren beharra gero eta bistakoagoa da gizartean."

  • - "Gero eta herritar gehiago dago pobrezia egoeran baina lotsagatik ez du ezer esaten. Horri aurre egiteko beharrezkoa da herritarren arteko elkartasuna moduko baloreak berreskuratzea."

  • - "Genero indarkeriari dagokion garrantzia eman behar zaio."

  • - "Belaunaldien arteko harremana landu beharra daukagu, gazteen eta nagusien arteko harremana berreskuratu."

  • - "Beharrezkoa arlo honetan diharduten eragileen arteko koordinazioa eta elkarlana."

  • ...

 

Lehenengo bilera honetan diagnostikoaren eta landu daitezkeen ildoen inguruan jardun dute. Hamabost egun barru egingo den bileran ildo horiek garatzeko egin daitezkeen ekintza praktikoen gainean berba egingo dute.

 

{mosimage}

Foroaren hurrengo bilera

Eguna: ekainak 19, eguaztena

Arloa: Ongizatea

Helburua: ekintzak zehaztu

Ordua: 18:30

Lekua: Antzokia

Parte hartzeko: aurrez jakinaraztea komeni da (943753043 / alkate@soraluze.net)

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}