Gaueko 23:30ean, GI-647an izan da istripua Maltzagarako
norabidean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, motoa errepidetik irten eta gidaria bertan
hil da. Eibartarra zen eta 65 urte zituen. Ezbeharraren nondik norakoak aztertzeko,
poliziak ikerketa bat ireki du eta lekuko bila dabil. Istripua argitzen lagundu
dezaketen herritarrei 943 539119 telefonora deitzeko eskatu diete. Irudian: Istripua gertatu den gunea
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.