Udalak diru-laguntza bonoak banatuko ditu egoera larrian dauden familientzako

plaentxia_com 2013ko eka. 4a, 15:57

Etxeko diru-sarrera 1.200 euro baino txikiagoa duten familientzako 50 euroko bono-laguntzak banatuko ditu udalak. Eskariak gizarte zerbitzuen bulegoan egin beharko dira, hilaren 30a bitartean. Irudian: Herriko merkatariekin elkarlanean bultzatutako ekimena da

 

Bizikale merkatarien elkartearekin elkarlanean, “krisiaren eraginez egoera larrian dauden familiei laguntzeko” 50 euroko bono-laguntzak banatuko ditu udalak, herriko edozein merkatal gunetan erabili ahal izateko. Eskariak, gizarte zerbitzuen bulegoan egin beharko dira, ekainaren 1etik 30era bitartean. Eskatzaileek, Soraluzen bizi direla eta etxe berean bizi diren guztien artean 1.200 euro baino gehiagoko diru-sarrerarik ez daukatela egiaztatu beharko dute. Gizarte zerbitzuen onarpena jaso ostean, familiak herriko edozein merkatal gunetan ekaina bitartean egindako gastuak erabili ahal izango ditu justifikazio gisa. Dagokion egiaztagiria –faktura, erreziboa...- gizarte zerbitzuetan aurkeztuta, eta gizarte zerbitzuek onartu ondoren jasoko du diru-laguntza.

 

FAMILIENTZAKO BONO-LAGUNTZA ESKATZEKO PROZESUA

-50 eurotako diru-laguntza izango da, herriko edozein merkatal gunetan erabili ahal izateko.

-Guztira, 1.200 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten familiek jaso ahal izango dute.

 

ESKAERA

-Udal gizarte zerbitzuetara jo behar da, eta bertan, ekainaren 1etik 30era bitartean eskaera egin.

-Familiek Soraluzen bizi direla eta etxe berean bizi diren guztien artean 1.200 euro baino gehiagoko diru-sarrerarik ez daukatela egiaztatu beharko dute.

- Gizarte zerbitzuek, egoera aztertuta, eskaera egin duen familia laguntza honen onuraduna izan daitekeela onartu beharko dute eta onarpen hori familiari adierazi.

 

KOBRATZEA

-Behin onarpena jasota, familiak herriko edozein merkatal gunetan ekainaren 1etik 30a bitartean egindako gastuak erabili ahal izango ditu justifikazio gisa, udalak proposatutako 50 euroko laguntza jaso ahal izateko.

- Dagokion egiaztagiria –faktura, erreziboa...- gizarte zerbitzuetan aurkeztu beharko du familiak, eta gizarte zerbitzuek onartu ondoren jasoko du diru-laguntza.

 

Informazio gehiago: Udaleko gizarte zerbitzuan 943 750056