Ongizatearen inguruko diagnostikoa egitea izango dute helburu biharko Alkarrekinen bileran

plaentxia_com 2013ko eka. 4a, 12:24

Maiatzean ingurumenaz jardun eta gero, ekainean ongizatea izango da Alkarrekin prozesuaren bileretan landuko duten gaia. Bihar, 18:30ean hasita diagnostikoaren inguruan jardungo dute eta ekainaren 19an berriz garatu beharreko ekintzak izango dituzte aztergai. Irudia: Herritarren foroa.

Herrian ongizatearen inguruan dugun egoeraren gogoeta egiteko hainbat faktoreri erreparatuko diote: pobreziaren aurkako borroka, auzolan espiritua eta interkulturalitatea, adinekoaen egoera, menpekotasuna, inmigrazioa, etxebizitza, osasuna, adin txikikoak... Horien artean lehentasunezko ildoak aukeratzea izango da biharko bileraren helburua.
 

Parte hartzeko: aurrez jakinaraztea komeni da (943753043 / alkate@soraluze.net)

 
Proiektu zehatzak izan zituzten ahotan ingurumenaren bigarren bileran 

{mosimage} 

Maiatzean Alkarrekin Soraluze Eginez prozesuaren barruan landu zen arloa INGURUMENA izan zen. Maiatzaren 22an, asteazkena, 18:30ean antzokian egin zen arlo honen gaineko bigarren bilera, eta bigarren bilera honetan, lehenengoan lehenetsitako bi lan ildoen inguruko - natur ondarea eta kontsumo arduratsua – 7 proiektu identifikatu zituzten. Honakoak:


1.Ibaiarekin kontaktua berreskuratu.
2.Mendibideak berreskuratu.
3.Basobidez iniziatiba eta turismo naturala sustatu.
4.Herri barruko aisialdiarako dauden guneak zaindu eta txukundu.
5.Konpartitu,berrerabili.
6.Birziklapen tasa gehitu.
7.Elikadura burujabetza sustatu

Denetara, hogeitabosten bat herritarrek parte hartu zuten bileran. Lan-taldetan banatuta, talde bakoitzak hiru proiekturen gaineko aukerak proposatzea zen helburua, eta proposamen oso interesgarriak jaso ziren.


Plan Estrategikoa herritarren ekarpenetan oinarrituko da

Soraluzeko plan estrategikoa herritarren artean jasotako proposamenetan oinarrituta eraiki nahi du udal gobernuak. Hori dela eta, urte amaierarako, herritarren ekarpenekin txosten osoa osatuko dute. Ondoren txosten oso horretan lehentasunak markatuko dituzte herritarrek eta azken lehentasun zerrenda hori izango da plan estrategikoa zehazteko udal ordezkariek mahai gainean izango dutena.