Elkarbizitza Eguna ospatuko dute gaur ikastetxean

plaentxia_com 2013ko mai. 31a, 09:30

Giro atsegin eta osasungarria hedatzeko helburu duen “Elkarbizitza Eguna” ospatuko dute gaur, 16:00etatik aurrrera Plaentxi Herri Ikastetxean. Festan txotxongiloak, ipuin kontaketak, tailerrak eta merendola ez dira faltako. Ikusi egitaraua!

 

Elkarbizitza Eguna 2013:

-16:00etan bisitariei ONGI ETORRIA

-Jarraian, irakasle batzuk prestatutako TXOTXONGILO EMANALDIA 2 urtekoen gelan

-17:00etan, gurasoen eskutik IPUIN KONTAKETA saioak

-3. mailako ikasleentzat, IPUIN KONTALARIA

-Ondoren kurtsoan zehar egin diren ekintzak ikusteko BIDEO-EMANALDIA

TAILERRAK: aurpegi margoketa, Play Mais eta plastilina

HORMA IRUDI  bat apaintzeko tartea ere izango da

Jaia borobiltzeko berriz, MERENDOLA eta giroa alaitzeko MUSIKA EMANALDIA

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.