{mosimage}
Duela urte eta erdi luze zabaldu zuen Jokin Oregik (Soraluze, Gipuzkoa, 1970) Facebooken kontu bat, eta ia-ia egunero testu laburren bat idazten hasi zen. Jendearen arreta piztu zuten haren kontakizunek. Bostehun bat egin ditu, eta horien bilduma jendaurreko irakurketen bidez eskaintzeari ekin dio orain.
Karin Karan (face to face) irakurketan berbak du protagonismoa. Irudimenaz jantzirik testu laburrek gure bizitzaren gaineko hausnarketa-bidaia egitera bultzatzen gaituzte. Gehien-gehienak euskaraz dira, baina gaztelaniazkoren bat ere izango da. Testuak molde eta tonu askotarikoak dira, eta guztiek dute xede bera: entzulearen barrunbea zirikatzea.
{mosimage}
Hemen adibide bat:
Josuneri mutil zitaltxoak gustatzen
zitzaizkion, kamikazeak, lotsagabe samarrak, makarroiak, harroxkoak,
biziak. Harentzat sosozopak baino interesgarriagoak ziren,
dibertigarriagoak, kilikagarriak. Alde ederra zegoen batzuen eta
besteen artean! Batzuek hauspoa bete egiten zizuten, eta besteek,
hustu. Behin, haietako batek, hauspoa betetzeaz gain, sabela ere bete
zion.
Gaur, hogei urte eta gero, poema bat erditu nahian
dabil.
{mosimage}
{mosimage}