Sindikatu nagusi guztien bat egin dute gaurko Greba egunerako konbokatoriarekin. Gipuzkoako
metalgintzako LAB, ELA, CCOO, UGT eta LSB-USO sindikatuek deitu dute greba, eta helburua da Gipuzkoako Metalgintzako Lan Konbenioa
defendatzea. Lan Konbenio horrek zehazten ditu gaur egun metaleko
langileen baldintzak, eta hori berritzeko eskaera egin nahi zaio Adegi
Patronalari.
Konbenioa berritzen ez bada, Espainiako Lan Erreformaren arabera
geratuko lirateke langileak, eta horixe da nahi ez dutena. Gipuzkoan
50.000 langile ari dira lanean metalgintzan.
Bi protesta deialdi egin dituzte gaurko. Goizean Adegiren Miramongo
egoitza aurrean bilduko dira 11:30etan. Arratsaldean,mobilizazio gehiago izango dira eskualdeetan.
{mosimage}
{mosimage}