Taiko perkusio japoniarra ikasteko tailerra antolatu dute ekainerako

plaentxia_com 2013ko mai. 22a, 20:59
Isabel Romeok, Nagadō eta Tsukeshime tambor japoniarrak joten ikasteko tailerra eskainiko du ekainaren 9an, Musika Eskolan. Izen-emateak 20 euroko prezioa du eta maiatzaren 31 baino lehen egin behar da domentx@gmail.com helbidean. Oharra: plazak mugatuak dira

Udalak lagunduta, perkusio japoniarra ikasteko tailerra antolatu du Soraluzeko Musika Eskolak. Zehazki, Nagadō eta Tsukeshime danborrak nola jo behar diren irakatsiko du horretan aditua den Isabel Romeo madrildarrak. Ikastaroa ekainaren 9an (domeka) egingo da, goizeko 11:30etik 13:00ra bitartean Musika Eskolako lokaletan. Izen-emateak 20 euroko prezioa du eta berez, maiatzaren 31 baino lehen egin behar da domentx@gmail.com helbidean, baina plazak mugatuak direnez, lehenbailehen egitea gomendatzen dute antolatzaileek.