Soraluzeko Herrira mugimenduak ahalik eta herritar gehien batu nahi ditu Plaza Zaharrean, bihar (maitzak 18) ospatuko den Plazara! ekimenean. “Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira” lelotzat hartuta, 197/2006 doktrina bertan behera uztea, sakabanaketa amaitzea eta gaitz larriak dituzten presoak aske uztea eskatzea izango dute helburu. Hemen horretarako antolatu duten egitaraua:
Plazara! ekimena Soraluzen
{mosimage}Bihar, maiatzak 18, zapatua:
10:00etan MURAL MARGOKETA Plaza Barrixan
11:00etan MATERIAK SALMENTA Plaza Zaharrean
12:30ean SALDA eta TXORIXOA Plaza Zaharrean
13:00etan EKIMEN PARTE HARTZAILEA Plaza Zaharrean