“Contracorriente” filma proiektatuko da Zinema Arroxaren hileroko emanaldiaren barruan

plaentxia_com 2013ko mai. 16a, 15:00

Proiekzioa maiatzaren 19an izango da, arratsaldeko 19:00etan zinean. Filmak maitasun istorio xelebre zein gogorra kontatzen du, Peru iparraldeko kostan bizi den arrantzale eta artista baten artekoa. Filma Donostiko zine jaialdian saritu zuten 2009an. Irudia: Filmako eszena bat.

Hona hemen sinopsi laburra:

Peru iparraldeko kostan bizi da Miguel, herri txiki txiki batean. Bertan arrantzalea da. Cabo Blancon (hala deitzen da herria) heriotzaren inguruko sinismenak dituzte, leku denetan bezala, eta baita bizitzari buruzkoak. Eta nola ez, maitasunari eta harremani buruzko sinismenak ere badituzte, leku denetan bezala. Eta sekretuak. Badira sekretuak ere.

Sekretu horiek badute zerikusirik Santiagorekin, herrian duela ez hainbeste bizi den artista eta argazkilariarekin. Santiago ez dute herrian Miguel bezainbeste maite, izan ere Santiagok era irekian dio ez dela fededuna eta ez du ezkutatzen ere bere gizonezkoekiko sexu-gogoa. Baina posizio denak hankaz gora jartzen dituzten gertakariak ere badira. Bueno, posizio den-denak ez…

Trailerra:

http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=Z84NorpQM_8