Aurkezpenean azaldu zuten moduan, Mundumob, Gipuzkoa zeharkatuko duen ekimena da. Herritarrak printzipio nagusi baten inguruan biltzea da MUNDUmoben helburua: "Guztiok daukagu mundua aurreko belaunaldiek jaso zuten aukera berdinekin jasotzeko eskubidea, eta ondorioz, guztiok daukagu mundua hurrengo belaunaldiei jaso dugun aukera berdinetan uzteko bete beharra." Mezuaren bektore nagusia herritarrek gorpuztuko duten kantu koreografiatu bat izango da. Karlos Jimenezek sortu du Musika, Jon Maiak hitzak, eta Ze Esatek taldeko Jabi Rodil eta GOSEko Inesek abestu dute, Mikel F.Krutzaga teknikariarekin. Koreografia Mikel Erguinek egin du.
Munduaren bola eskuan hartuta, herritarrei printzipio nagusi horren inguruan biltzeko deia egin zien atzo Soraluze Zero Zabor taldeak. Ideia hori, “Eman hartu nahi duzun mundua” leloan laburtu dute eta mezua zabaltze aldera, ekainaren 1ean Zubi Nagusian burutuko den kantu koreografian parte hartzeko deia egin dute. Soraluzetar guztiak daude bertara gonbidatuta.
Koreografia ikasteko saioak barixakuetan
Dantza ikasi nahi dutenek, barixakuetan dute horretarako aukera. Hilaren 17an (barixaku honetan) Goiko Eskolako patioan 19:00etan eta hilaren 24an eta 31n berriz, ordu berean baina Frontoian.
Herritarren atxikimendua
Azken egunetan herriko hainbat talde eta norbanakoren atxikimendua lortzen dihardu ekimenak. Atzoko aurkezpenean ere, umeak, gazteak eta heldu; adin guztietako herritarrak bildu zituen. Ikusi argazkiak:
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
Informazio gehiago:
http://www.gipuzkoazz.com/zerozabor/ekimenak/mundu-mob/zer-da-mundumob/
https://www.facebook.com/SoraluzeZeroZabor?fref=ts