Udalak bultzatuta, Kukumixo Aisialdi Taldeak udaleku irekiak antolatu ditu Haur Hezkuntzako 2. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitarteko umeentzat. Uztailaren 8tik 19ra bitartean, herriko gazteenen aisialdia euskal giroan eraikitzea dute helburu, “euskaraz jolastu eta euskaraz gozatu daitekeela erakustea” da hezitzaileen asmo nagusia. Eta ez hori bakarrik, herriko umeekin hezkidetza, kulturartekotasuna, eta naturaren zaintzan oinarritutako baloreak landu nahi dituzte, beti ere, jolas eta dinamika parte hartzaileak oinarri hartuta. Irteeren bitartez gainera, Soraluze ez ezik, Euskal Herriko txoko ezberdinak ere ezagutuko dituzte lagun-arteko giroan.
Astegunetako dinamikak
Ordutegia zehaztu dute: astelehen, martitzen eta eguenetan 10:00etatik
12:30era; eguaztenetan 10:00etatik 13:00ra eta barixakuetan 10:00etatik
17:00ra. Izen-emate orokorrak 30 euroko
prezioa du eta maiatzaren 31a baino lehen egin behar da udaletxeko harrera
bulegoan.
UDALEKU IREKIAK 2013
Noiz:
Uztailaren 8tik 19ra
Nori zuzenduta:
Haur Hezkuntzako 2. eta 3. maila
Lehen Hezkuntza maila guztiak
Ordutegia:
Astelehen, martitzen eta eguenetan 10:00etatik 12:30era
Eguaztenetan 10:00etatik 13:00ra
Barixakuetan 10:00etatik 17:00ra
Prezioa:
Orokorra: 30 euro
Familia bereko matrikula bat baino gehiago: 22, 5 euro (-%25)
Familia ugaria: 15 euro (-%50)
Gizarte zerbitzuetako programen erabiltzaileak: 7,5 (-%75)
Ordainketarako kontu-zenbakia: 3035 0004 93 0040900023
Matrikula:
Maiatzaren 9tik 31ra, udaletxeko harrera bulegoan
Aurkeztu beharrekoak: izen-emate orria, osasun txartelaren fotokopia eta ordainagiria. Hobariez baliatzeko baldintzak betetzen direla ziurtatzen duen agiriak.
Oharra: Maiatzaren 31tik aurrera, plaza libreak dauden bitartean
bakarrik onartuko dira matrikula berriak.
Informazio gehiago:
euskara@pilpilean.com edo 943 751304
{mosimage}