Finalerako sailkatu dira Jubenilak eta Nagusiak Deba Arroko Pelota Txapelketan

plaentxia_com 2013ko mai. 15a, 18:25

Santamariak eta Kortabarriak 22-17 irabazi zioten Arrasateko bikoteari eta Andreuk eta Iruretak 22-8 Arrizabalaga eta Txurrukari. Emaitza hauekin, Elgoibarren, maiatzaren 25ean jokatuko den finalerako pasea lortu dute pilotari soraluzetarrek. Irudian: Soraluze Pilota Klubeko ordezkariak

Bikain aritu dira Deba Arroko Pilota Txapelketan herriko pelotariak. Soraluze Pelota Klubak urteak zeramatzan Deba Arroko Txapelketan lehiatu gabe eta aurten, bi bikote aurkeztu eta biak finalerako sailkatu dira. Gorka Santamaria eta Ibai Kortabarria Jubenilak 22-17 irabazi zioten Arrasateko bikoteari eta Andreuk eta Iruretak 22-8 Arrizabalaga eta Txurrukari. Garaipenokin, maiatzaren 25ean, Elgoibarren jokatuko den finalerako pasea lortu dute bi bikoteek.

Lau terdian emaitza onik ez

Udaberri Txapelketan, lau terdiko lehian ez dituzte nahi beste emaitza onik lortu. Santamariak Intxausti zegamarra izan zuen aurkari eta partida estua izan arren, 22-17 galdu zuen. Kortabarriak ere ezin izan zion Apaolaza urretxuarrari aurrea hartu eta 17-22 bukatu zen Aranen jokatutako norgehiagoka. Infantiletan, Zumarragako bikotea aurkeztu ez eta Tajuelo eta Fernandez izendatu zituzten zuzenean garaile.