Hiru soraluzetar Martin Fiz-en aldeko Nazioarteko lasterketetan

plaentxia_com 2013ko mai. 14a, 15:52

David Rasconek 55. postuan amaitu du Gasteizen jokatutako Martin Fiz Nazioarteko Maratoia. Monica Rodriguez eta Ainhoa Velazquez berriz, 268. eta 315. postuan helmugaratu dira hurrenez hurren Martin Fiz herri lasterketan. Irudian: Rascon helmugaratu zen momentua

 

 

 

 

Gasteizen urtero ospatzen den Martin Fiz maratoian parte hartu du, beste behin, David Rasconek. Iaz baino denbora gehiago behar izan du aurten frogako 442,195 kilometroak betetzeko baina hala ere, postu bikaina lortu du sailkapen orokorrean. 1.038 parte hartzaile izan dira guztira eta soraluzetarra 55. Postuan sailkatu da, 2:57:28ko denbora eginda.

Rodriguez eta Velazquez herri lasterketan

Martin Fiz maratoia ez ezik, maratoi erdia eta herri lasterketa ere antolatzen dute, egun berean, Gasteizen. 648 parte hartzaileren artean 268. Postua lortu du Monica Rodriguezek herri lasterketan, 51:02an helmugaratuta. Ainhoa Velazquezek 52:30 behar izan zituen frogako 10 kilometroak betetzeko eta 315. postuan sailkatu zen.

Denborak:

Martin Fiz maratoia

David Rascon     2:57:28                 55. sailkatua

Martin Fiz herri lasterketa

Monica Rodriguez           51:02     268. sailkatua

Ainhoa Velazquez           52:30     315. sailkatua

{mosimage}

{mosimage}