Natura ondarea eta kontsumo arduratsua bultzatzea lehentasunezkoak direla iritzi diote Alkarrekinen

plaentxia_com 2013ko mai. 10a, 18:47

Apirilaren 8an, asteazkenean, egin zen Alkarrekin prozesuaren lehenengo hausnarketa saioa. Hogeitamarren bat herritar batu ziren antzokian eta ingurumena izan zuten aztergai. Irudia: Eguazteneko bilera.

Alkarrekin IngurumenaI from PlaentxiaTB on Vimeo.

Lehentasunezko arloak aukeratzea izan da lehen bilera honetako helburua eta hurrengo bileran -maiatzaren 22an- lehentasun horiek garatzeko ekintzen inguruan jardungo dute.

{mosimage}

Diagnostikoa oinarri

Ingurumenaren onarrizko diagnostikoa aurkeztuz hasi zen asteazkeneko saioa. Natura ondarea, kontsumo arduratsua, energia eta mugikortasunaren inguruan Soraluzen dagoen egoera eta martxan dauden ekimenen errepaso azkarra egin zuten: natura ondareari dagokionez; basobidez proiektua, ibilbideak, ibaia eta balio geologikoa azpimarratu zituzten, ondoren, kontsumo arduratsuaren atalean; ondakinak murriztu eta berrerabiltzea eta berziklapenaren inguruko dinamikak azaldu zituzten, energiaren esparruan: energia berriztagarriak eta efizientzia energetikoa, eta azkenik, mugikortasunaren inguruan; bidegorria, gune historikoaren peatonalizazioa, aparkalekuak eta garraio publikoaren gainean jardun zuten.

{mosimage}

Lehentasunak zehaztuta

Ondoren, talde txikietan banatu eta ingurumenaren lanketan lehentasunezkoak izango diren bi ildoak aukeratu zituzten: natur ondarea eta kontsumo arduratsua.


Natur ondareari dagokionez honako gaiak aipatu ziren:

  1. Mendi garbiketak eta auzolana sustatu

  2. Errekarekin kontaktua berreskuratu

  3. Mendibideak berreskuratu

  4. Basobidez iniziatiba indartu eta turismoa naturala sustatu.

  5. Geoparkearen inguruan aktibitateak egin eta bisibilizatu.

  6. Herri barruko aisialdiarako dauden zonak zaindu eta txukundu (ez dago lautadarik eta daudenak oso gaizki erabiliak dira.


Kontsumo arduratsuaren ildoari dagokionez beste hauek:

  1. Birziklapen-tasa igotzeko aktibitateak planteatu

  2. Jendearen ohiturak / kontzientziazioa (erosketa eta kontsumo arduratsua, zentzu zabalean, ez bakarrik alikagai eta arropen inguruan, baita energia, etxebizitzak…)

  3. Elikadura burujabetza sustatzeko aktibitateak planteatu.

Udalak adierazi du, lurralde eta hirigintza antolamendua zehazteko Plan Orokorra diseinatzeko prozesuari ekingo diola datorren urtean eta bertan jasoko direla Alkarrekin prozesuaren ateratako ondorioak.

{mosimage}

Hurrengo saioa maiatzaren 22an

Ingurugiroaren arloa lantzeko bigarren bilera maiatzaren 22an egingo da, eta bertan, lehentasunezkotzat izendatutako bi lan ildoak -Natur Ondarea eta Kontsumo Arduratsua- garatzeko egin daitezkeen ekintzak proposatuko dituzte. Bileran, parte hartzaile bakoitzak bere iritzia eman eta ekintza gehiago proposatu ahal izango ditu.

Prozesua kudeatzen diharduen taldearen esanetan -MIK-, bereziki garrantzitsua da herrian arlo honetan diharduten eragileen -Zero Zabor, Bidetxior kontsumo taldea, Debegesa, Debemen, Mankomunitatea- parte hartzea, eta hurrengo bilerarako prestatuko duten ekintza proposamenean talde hauen ekarpenak txertatuta izatea. Datozen egunetan talde hauetako ordezkariekin harremanetan jarriko direla jakinarazi dute.


Antolatzaileek, parte hartu dutenak eskertu eta etorkizunean izango diren hausnarketa-saioetan parte hartzeko dei egin diete soraluzetarrei.

{mosimage}

Parte hartzeko aukera

Parte hartu nahi izanez gero, komeni da aurrez udaletxean izena ematea (943753043 / alkatetza@soraluze.net).

{mosimage}

{mosimage} 

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}