Plazatik Gaztetxerako hirugarren kanporaketa jokatuko da bihar gaztetxean

plaentxia_com 2013ko mai. 9a, 11:56

Deba eta Mendaroko gaztetxeen ostean, Soraluzeren txanda izango da bihar. Afaria 20:30ean izango da eta saioa 22:30ean hasiko da. Eneko Beretxinagak Maddi Gallastegirekin osatuko du bikotea eta Unai Soraluze Toganok jarriko ditu gaiak. Irudia: Mendaroko saioa. / Barren 

Hauek izango dira bihar gaztetxean kantatuko duten bertsolariak: 

Eneko Beretxinaga – Maddi Gallastegi

Paula Amilburu – Maddi Ane Txoperena

Ander Elortegi – Jon Arano

Malen Amenabar – Txaber Ormazabal

{mosimage} 

 
Joan zen zapatuan mendaron jokatu zen saioko sailkapena honakoa izan zen:
 
Arrate Illaro – Peio Arondo 181 

Aitor Bizkarra – Eñaut Uruburu 175

Ander Zulaika – Andoni Zubiaurre 172,5

Aitzol Urain – Josu Urain 162,5

Mendaroko saioaren kronika eta bideoa hemen:

http://www.elgoibarren.net/content/view/4204/1/