Mundumoben koreografia ikasteko lehenengo saioa egingo da bihar arratsaldean (barixakua)

plaentxia_com 2013ko mai. 8a, 21:08

Ekainaren 1erako Mundumob ekimena antolatu du Soraluzeko Zero Zabor taldeak. Zehazki, flashmob estiloko dantza bat egingo dute “Eman hartu nahi duzun mundua” lelopean. Parte hartu nahi dutenek bihar dute dantza entseatzeko lehen hitzordua, 19:00etan Goiko Eskolan. Ikusi hitzordu guztiak

 

Mundumob flashmod-erako entsegu datak:

Maiatzak 10, 19:00etan Goiko Eskolan

Maiatzak 17, 19:00etan Goiko Eskolan

Maiatzak 24, 19:00etan Frontoian

Maiatzak 31, 19:00etan Frontoian