{mosimage}Euskal
Herriko argazkilarien artean altxorrik preziatuena da Argizaiola. Lehiaketa
honek garrantzi handia du Euskal Herriko argazkilarien artean eta soilik Euskal
Herriko beste zortzi txapelketatan sariren bat lortu dutenek hartu dezakete
parte. Carlos De Cos-ek, Zarautzeko Triatloian, Getariako hondartzako irteeran
ateratako “Estampida” argazkiarekin irabazi du aurtengo edizioa. Soraluzetarrak
“sorpresaz” jaso du irabazle titulua baina “oso pozik eta ilusionatuta” dago, argazkilari
batentzat errekonozimendu handiko saria baita Argizaiola.
Zapatuan, Eibarren burutu zen argazkilaritza
biltzarrean jaso zuen saria, Euskal Herriko Argazkilaritza Elkarteen
Federazioaren eskutik.
2014.
urtean epaile lanak egingo ditu
Datozen asteetan lehiaketan parte hartu duten argazkilari guztien
lanekin erakusketak egingo dituztela azaldu digu; guztira 219 lan aurkeztu dira
2013. Argizaiola Sariketara eta 29 izan dira parte hartu duten argazkilariak. Beste
bi aditurekin batera, 2014. urteko Argizaiola Sariketan epaile lanak ere beteko
ditu De Cos-ek, ondorioz, ezingo du bere burua aurkeztu datorren urteko
lehiaketara. Hala ere, bere afizioak ez du mugarik eta buru-belarri dihardu
argazkilari solaruzetarrak, han eta hemen irudiak jasotzen. Bergarako eta
Legazpiko sariketetara aurkeztu ditu bere lanak eta Eibarren Euskal Jai Egunean,
maiatzaren 25ean, egingo den Argazki Rallyan ere hartuko du parte.
Duda gabe, urteko saririk potoloena jaso du argazkilari
soraluzetarrak baina seguru aurtengo garaipen zerrenda oraindik gehiago handituko
duela.