100 urte bete ditu Trini Larrañagak

plaentxia_com 2013ko mai. 8a, 15:10

Dotore-dotore eta sasoi betean bete ditu Trini Larrañagak 100 urte. 1913. urteko maiatzaren 8an jaio zen eta mende oso bateko bizitza ospatzeko omenaldia jaso du udal ordezkari eta herritarren eskutik. Lore sortak oparitu dizkiote, baita brontzezko oroigarri  bat ere. 

 
 
{mosimage}Santa Ana kalean bizi da Trini, alabarekin eta begibistakoa da zein osasuntsu dagoen; kalean lagunekin pasieran aritzea oso gustuko du eta kafetegiko berbetaldiek ere asko entretenitzen dute. Lagun eta senideez inguratuta, egunean-egunean gogotsu bizitzea nahi duela azaldu du eta bazkari eder baten bueltan ospatuko du, gaurkoan, hain egun seinalatua. Zorionak Trini!!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.